HUHEZINEMA

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean. 

Ikus-entzuneznko Sistemaren Egitura ikasgaia ematea egokitu zitzaidan orduan eta esperimentu gisa, jaialdi bat sortzea proposatu nuen. Jaialdia ikasleekin batera antolatu, ikasgela batean ariketa gisa, baina itxura eta programazioa aldetik erabat profesioanla izatea, hori zen erronka. Finantziazioa lortu, prentsa oharrak idatzi, kartel bat egin, webgune bat sortu, film laburrrak proiektatu, zuzendariak gonbidatu, sariak eman, itxiera festa egin... 

Gaur egun, Huhezinema bera hautazko ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, ikasleek aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.

Informazio osoa jaialdiaren webgunean: HUHEZINEMA







No hay comentarios:

Publicar un comentario