FAKE

2014ko iraila

Nire ikerketatxoa Ikusgaiak aldizkariaren ale berrian argitaratu dute.  Osorik irakurri nahi izan ezkero, hemen duzu artikuluaren esteka:

DOKUMENTAL FALTSUEN PARADOXA



2013ko martxoa

Nire ikerketaren aurkezpenaren amaieran, Orson Wellesen "F for Fake" filmeko hasiera ikusi genuen, zinemagia.
2013ko martxoan aurkeztu dut nire lehen ikerketa akademikoa, Master Amaierako Proiektu gisa: Dokumental faltsuen paradoxa. Zuzendarien asmoak eta ikusleen interpretazioa.

Bi euskal fake aztertu ditut lan honetan, "Ahate pasa" (2009, Almandoz) eta "On the line" (2008, Garaño).

“Sometimes you have to lie. One often has to distort a thing to catch its true spirit.” (Flaherty)

"La clave del falso documental es poder mentir sin engañar al espectador". (Lacuesta)

DOKUMENTAL FALTSUEN PARADOXA 
Ikerketa honetan dokumental faltsuek zinemagintza garaikidean planteatzen dituzten erronka nagusiak aztertu ditugu. Fikzioaren eta dokumentalaren arteko mugan kokatzen diren pelikula sailkaezin hauen inguruan egin dugun analisian, arreta berezia eskaini diegu fake hauen egileen intentzioei eta ikusleen interpretazioari. Bi alderdi hauetan dago, hain zuzen, bai Euskal Herrian eta bai nazioartean gutxi ikertu den fenomeno honi buruzko literatura zientifikoan detektatu dugun hutsunerik nabarmenena.

Azpi-genero paradoxiko honen gako teorikoak laburbildu ondoren, duela gutxi Euskal Herrian egindako bi dokumental faltsuren analisia egin dugu: Jon Garaño-ren On the line (2008), eta Koldo Almandoz-en Ahate pasa (2009) aztertu ditugu. Horretarako, alde batetik, nazioartean oihartzun handia izan duten bi film hauen zuzendariekin elkarrizketa sakonak egin ditugu, eta bestetik, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko bi ikasle talde desberdinekin eztabaida taldeen metodologia aplikatu dugu.

Emaitzetan ageri denez, gure ikerketan parte hartu duten ikusleek egiten duten dokumental faltsu hauen irakurketa bat dator bi zuzendarien intentzioekin eta asmoekin.

Ondorioa da, beraz, agerikoa dela dokumental faltsuek gaur egungo komunikazioaren esparruan dauden hainbat galdera eta desafiori erantzuteko duten gaitasuna. Izan ere, komunikabideek irudi eta soinu bitartez helarazten diguten etengabeko informazio jarioaren aurrean, irakurketa kritikoago eta aktiboago bat egiteko gai izango den ikuslearen heziketan ezinbesteko formatua da hau. 
_______________________________________________________________________________

LA PARADOJA DEL FALSO DOCUMENTAL
-->
El objetivo de esta investigación ha sido el de analizar los principales retos planteados por el falso documental en el cine y el audiovisual contemporáneo. Al abordar el estudio de este híbrido e inclasificable género ubicado en la difusa frontera entre la ficción y el documental, hemos puesto el foco en dos de los aspectos que menor atención han recibido en la escasa literatura científica dedicada al falso documental: por un lado, los motivos que empujan a los realizadores a elegir esta forma narrativa, y por otro, la interpretación que los espectadores hacen de estas películas.

Tras resumir las claves teóricas de este paradójico subgénero, hemos analizado dos falsos documentales realizados recientemente en el País Vasco: On the line (2008), de Jon Garaño, y Ahate pasa (2009), de Koldo Almandoz. La metodología aplicada ha sido la entrevista en profundidad con los realizadores y el grupo de discusión con alumnos del Grado en Comunicación Audiovisual de Mondragon Unibertsitatea.

En los resultados obtenidos destaca el hecho de que la interpretación que los alumnos hacen de ambas películas coincide en gran parte con las intenciones  y objetivos de sus realizadores.

Como conclusión, destacamos el potencial del falso documental para desvelar los mecanismos de manipulación audiovisual y para despertar la sospecha del espectador ante las imágenes. El falso documental puede desempeñar un papel clave en la formación de un espectador más crítico y más activo.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario