domingo, 8 de octubre de 2017

"Odol gorri" filma prestatzen

Mugaren bi aldetan kokatutako filmak gutxitan egiten dira gurean eta horregatik sartu nintzen Odol gorri film laburraren proiektuan Charlene Favier zuzendariak eskatu zidanean. Charlene zuzendari gazteak Iparraldeko paisaiei, Pasaiako portuari eta bertako pertsonei dien miresmenetik abiatutako proiektua da Odol gorri. Mille et Une Productions ekoizpen etxearentzat service antzeko bat egiten ari naiz Pasaia eta Hondarribiko hainbat lokalizaziotan prestaketa lanak egiten eta euskal aktoreak bilatzen hainbat pertsonaientzako.

Atzo portuko lokalizazioen bila izan ginen, eta bi astetan grabatzen hasiko gara.

Jusqu'ici tout va bien!!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario