jueves, 6 de abril de 2017

Huhezinema mugikorreko kameratik

(Oharra: Jaialdiaren 10. urteurrena dela eta, beste modu batean oroitu nahi izan det edizio borobil hau. Aurreko sarreran guatxapetan laburbildu det jaialdiaren esperientzia eta orain nire mugikorarrekin egindako argazki batzuk, non jaialdiaren backstage-a somatzen den). 


Garikoitz Rivera eta Idoia Dávila antolakuntzako ikasleak Zinea. eus-eko Maialenekin elkarrizketan.

Huhezinemako kartelak Donostiako kaleetan.

Juan Palacios aurtengo masterclassean eta Ross McElwee-ren fotograma bat pantailan.

Juan Palacios aurtengo masterclassean eta "Pedaló" filmeko fotograma bat pantailan.

Carlos Lenin mexikarraren "24° 51′ Latitud Norte" film laburreko fotograma bat Arkupeko pantailan.

"Arrainopola", Basque Culinary sailean aurkeztutako film labur bat herriko tabernetako pantailetan.

"Krispetak", Basque Culinary sailean aurkeztutako film labur bat herriko tabernetako pantailetan.

Sarien kartonplumak eta azken orduko sustoak.... Sarien izenak ez dira irakurtzen.....

Huheziko ikasleak Arkupe aretoko zinemaren ateak zaintzen, kafeak eta ikusleen botoen paperak eskuan.

Aitor Gametxo Goiena sariari esker egiten ari den "Ilunabarra" film berriaren aurkezpenaren ondoren, Goiena Telebistarekin.

Txikiren bakarrizketaren izoztutako une bat, Bedarreta tabernan.

Arkupe aretoko sarreran, photocall-a prest, ikasleak lanean, "Portrait" laburreko erretratua eta Sendoa Cardoso iristen.

Arkupe aretoko zinemaren atean, ikasleek azalpenak ematen dizkiote Mikel R. Alonso zuzendariari.

Antolakuntzako ikasle bat sari banaketarako azken orduko lanak egiten Arkupeko kamerinoan.

Arkupe kultur etxeko sarreran "Moonligth", Huhezinema... Sarien sobreekin ere izan dugu gure "La La Land" momentua...

Sail ofizialeko ikusleen botoak kontatzen....

"Para mí, el cine son 400 butacas que llenar", Hitchcock dixit. Arkupen 100 eserleku besterik ez daudelako bestela...

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, zinegileak, banatzaileak, gonbidatuak, kazetariak, babesleak... luntxerako prest!

Maite Bidarte eta Koldo Garcia, "Karta Astrala" filmaren zuzendariak ikusleen saria jaso ondoren komunikatzen.

Eta amaitzeko, Mery May & The Muppets Arrasateko taldearen kontzertu bikaina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario