domingo, 28 de mayo de 2017

Chaplin zirkuan

Aspaldi Chaplinen filmik ikusi gabe eta ikaragarri disfrutatu diat THE CIRCUS bere maisulanetako bat ikusten. Film honekin jaso zuen Chaplin handiak bere lehen Oscar-a 1929an, sariok izen hori izan aurretik.

"Versatility and genius in writing, acting, directing and producing" izan ziren saria irabazteko arrazoiak eta nik beste arrazoi bat gehituko nioke: filma egiteko Chaplinek hartutako arriskuetatik bizirik eta onik irtetzeagatik. Ekilibrista bezala trebatu behar izan zen eta filmeko eszena gogoangarrienetako batean ikusiko dugu grabitatearen indarrak desafiatzen tximino koadrilla baten matxinada dela eta. Eta hemen ez dago ez doblerik ez posprodukzio digitalik...



Eta hau gainditu ondoren beste sekuentzia mitiko batean are gehiago arriskatuko zuen gure Chaplinek bere burua. Filma ikusterakoan nire buruari galdetzen ari nitzaion; nola ostia filmatu dute eszena hori?

Sarean zerbait aurkitu dut, dirudienez 200 toma egin behar izan zituen sekuentzia hau amaitu ahal izateko... Eta anekdota mundiala tartean. Lehoia etzanda filmatu nahi zuen, erdi lo, baina lehoiak ez zuen lasaitzeko gogorik. Chaplinek genialidade bat kapela azpitik atera eta ondoan zeukaten organo batean melodia batzuk interpretatuz lortu omen zuen lehoia lokartzea.... Hemen anekdota honen froga eta jarraian sekuentzia.



PD: Fellini handiak bere film kuttunen zerrendan lehen postuan THE CIRCUS zuela jakin ondoren deskubritu eta irentsi dut. Gogokin geratu bazara maisulan hau ikusteko, itzali wifia, sartu mugikorra izozkailuan eta egin jauzi Chaplinen zirku zoragarrira.



http://www.charliechaplin.com/en/films/4-The-Circus/articles/1-Filming-The-Circus


viernes, 14 de abril de 2017

Cartel y teaser para Tigger!



Tigger! es el segundo cortometraje de una posible trilogía sobre el burlesque.... Tras Dirty Martini, llega este nuevo retrato de uno de los máximos referentes del nuevo burlesque neoyorquino, el gran Tigger!, compañero del alma y de camerino de la inmensa Dirty Martini.

Y es que la escena del burlesque off-off Broadway que conocí hace ya unos 8 años sigue en plena forma. Las imágenes del nuevo corto que presentamos están tomadas en el viejo camerino del Slipper Room, uno de los locales con más tradición en el resurgir del nuevo burlesque en NY. El local se ha reformado y sigue al pie del cañón. En el corto hace un cameo el dueño del local y maestro de ceremonias de muchos shows de burlesque James Habacker como Mel Frye.

El corto lo distribuye Marvin & Wayne, y tras ser presentado en Vitoria (Cortada) y Barcelona (La mida no importa), este mes de mayo lo presentamos en Madrid (Documentamadrid) y Bilbao (Korten FAS).

Cartel diseñado por "the one and only" Unai Guerra.

"My name is Tigger!, spelled with an exclamation point. If you say my name without enthusiasm you're mispronouncing it".

Tigger! is a Stripperformance Artist based in New York City, known as "The Original King of Boylesque" & "The Godfather of Neo-Boylesque."

Bio:
TIGGER! (James Tigger! Ferguson) "The Original Mr. Exotic World" & "The Godfather of Neo-Boylesque" is a Stripperformance Artist/Actor/Dancer who has performed in New York & abroad since 1988. A Pioneer in the 90s burlesque renaissance who has been stripping since 1992, he won the 1st-ever boylesque award at the Burlesque Hall of Fame in Las Vegas 2006. Plus several Golden Pastie Awards, including "Most Likely to Get Shut Down by the Law" & "Most Unpredictable Performer." He has performed all around Europe, Australia & North America. His act was banned in Rome's Gay Village in 2011.
He has acted in classics & original works with Taylor Mac, Julie Atlas Muz, Penny Arcade, Target Margin Theater, The Talking Band & other geniuses.

Press:
"Tigger! the ‘godfather of boylesque’ MC’s the show, and also steals it... It's an irresistible performance… with Tigger! at the helm, you can’t help but have a blast." by EdFestMag, "a fantastically watchable naughty satyr" by The Scotsman, "disturbing, funny and oddly riveting all at once" by Vancouver Sun, "the Boylesque King...a heart-pounding climax" by LA Weekly, "hysterical and acrobatic" and "wickedly arch" by The New York Times, "delightful... simultaneously hilarious and titillating" by TheaterMania, "a brilliant satirist" by examiner.com, "the Taboo-Defying Dynamo" by NEXT Magazine.


http://www.brooklynrail.org/2006/07/dance/real-life-burlesque
http://www.nytimes.com/2012/11/15/fashion/boylesque-a-male-spin-on-the-classic-striptease.html?_r=0
http://outinsa.com/boylesque-legend-tigger-is-stripping-to-change-the-world/



jueves, 6 de abril de 2017

Huhezinema mugikorreko kameratik

(Oharra: Jaialdiaren 10. urteurrena dela eta, beste modu batean oroitu nahi izan det edizio borobil hau. Aurreko sarreran guatxapetan laburbildu det jaialdiaren esperientzia eta orain nire mugikorarrekin egindako argazki batzuk, non jaialdiaren backstage-a somatzen den). 


Garikoitz Rivera eta Idoia Dávila antolakuntzako ikasleak Zinea. eus-eko Maialenekin elkarrizketan.

Huhezinemako kartelak Donostiako kaleetan.

Juan Palacios aurtengo masterclassean eta Ross McElwee-ren fotograma bat pantailan.

Juan Palacios aurtengo masterclassean eta "Pedaló" filmeko fotograma bat pantailan.

Carlos Lenin mexikarraren "24° 51′ Latitud Norte" film laburreko fotograma bat Arkupeko pantailan.

"Arrainopola", Basque Culinary sailean aurkeztutako film labur bat herriko tabernetako pantailetan.

"Krispetak", Basque Culinary sailean aurkeztutako film labur bat herriko tabernetako pantailetan.

Sarien kartonplumak eta azken orduko sustoak.... Sarien izenak ez dira irakurtzen.....

Huheziko ikasleak Arkupe aretoko zinemaren ateak zaintzen, kafeak eta ikusleen botoen paperak eskuan.

Aitor Gametxo Goiena sariari esker egiten ari den "Ilunabarra" film berriaren aurkezpenaren ondoren, Goiena Telebistarekin.

Txikiren bakarrizketaren izoztutako une bat, Bedarreta tabernan.

Arkupe aretoko sarreran, photocall-a prest, ikasleak lanean, "Portrait" laburreko erretratua eta Sendoa Cardoso iristen.

Arkupe aretoko zinemaren atean, ikasleek azalpenak ematen dizkiote Mikel R. Alonso zuzendariari.

Antolakuntzako ikasle bat sari banaketarako azken orduko lanak egiten Arkupeko kamerinoan.

Arkupe kultur etxeko sarreran "Moonligth", Huhezinema... Sarien sobreekin ere izan dugu gure "La La Land" momentua...

Sail ofizialeko ikusleen botoak kontatzen....

"Para mí, el cine son 400 butacas que llenar", Hitchcock dixit. Arkupen 100 eserleku besterik ez daudelako bestela...

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, zinegileak, banatzaileak, gonbidatuak, kazetariak, babesleak... luntxerako prest!

Maite Bidarte eta Koldo Garcia, "Karta Astrala" filmaren zuzendariak ikusleen saria jaso ondoren komunikatzen.

Eta amaitzeko, Mery May & The Muppets Arrasateko taldearen kontzertu bikaina.

Huhezinema guatxapean!

(Oharra: Jaialdiaren 10. urteurrena dela eta, beste modu batean oroitu nahi izan det edizio borobil hau. Guatxaparen garaian gaudela argi geratu zait, itzela izan da antolakuntza taldean ireki dugun guatxap taldearen jarioa.... Hemen selekzio txiki bat, gordin gordinean, poema baten itxuran...).






Biharko lapur bat behar dugu kamerinoan!

bai hala adostu genuen

5 minutu eta proiekzioak amaitzen dira.

driven badago karpeta bat logo guztiekin baino ematen du batzuk falta direla

Komunikaziokok korto guztik jarri beaituzue instagramen?

Norma Vila, JULES D. filmaren zuzendariak konfirmatu dit etorriko dela 31n. Banpiroak Huhezineman!!!

Iban, komunikaziokoek jada lana antolatu dugu ta etxera goaz 😃

Uoooo chill

👏👏👏👏👏👏👏

Monologustak idatzi dit altaboz bat eta mikrofoni bat behar dituela
Nun lortu ditzakegu iban?


Eramateko: 
- Kartelak
- Eskuorriak
- Ordenagailua x2

- Juan Palacios otarra

- Disko gogorra

- Ikusleen sarien papeletak


Eneritz, Vértigo epaimahaiaren argazkixak driven itxi dotzut

Zeoze hartzea jundiala ustet ta berandu iritsikozian

Apur bat berandu nabil

Listo, Maider, emailean dekozu kartela inprentara bidaltzeko!

portraiten fotograma eneritzek lortuko du

Ez bai bilatukot

ready for, gure izenaren jabe, argipean, delirare, zaintza baino gehiago, ignoranfia
ignorancia*


Ondiño zuzenketa batzuk egin behar dira

Bannerrak jartzen jun behar gea berriz hedabidetan, ekitaldia iragartzeko

Galfar ahal dozu inprimiu unixan eskaletak ??🙏?

Aurkezliak nun dauz?

Barkatu gaizki azaldu naiz

ADI!!! Bihar 12tan bilera Huheziko harreran. Ezinbestekoa bileran egotea. Eta orain disfrutatu luntxaz!!!

Iratxe ta biok furgoneta apararkatzen gabiz Arkupen gero materiala biltzeko, segituan goaz.


Non zaudete?

💪

Egunon resakers!

Que perra

Laguntzera jungo naiz?

Milesker denoi atzo egindako lanagatik.... oso ondo irten zela dirudi jendeak esan digunagatik.



jueves, 2 de febrero de 2017

Itzal zaunka, album bisuala?????

Itzal Zaunka disko liburu ilustratuaren booktrailer eta bideoklip bat egin ondoren, berotu gara eta zuzeneko emanalditarako irudiak egitea proposatu didate...

Jexuxmai Lopetegik egindako 11 kanta biltzen ditu CDak... Beraz hor ari gara, burubelarri, arrastoari segika, kanta bakoitzarentzat irudiak sortuz ta sortuz...

Ez dakit 11 bideoklip diren, edo 11 labur musikal, agian ez ditugu soilik zuzenean proiektatuko, sarean ere txakur existentzialista honen itzala luzatzeko asmoa dugulako, zaunka egiten jarraitu nahi dugulako...

Bideo hauek egiten hasi ondoren konturatu nintzen agian album bisual bat egiten ari garela... Beyoncék Lemonade diskarekin egin badu, zergatik ezingo dugu guk egin ba????

"The times they are a changing" kantatzen zuen proiektu honetan omenduko dugun Dylan gure lagunak. Gero eta nabarmenagoa da musika talde baten diska berriaren promozioan bideoklip bakarra eskaintzea ez dela nahikoa...

Zaunkari kastinga:

Harkaitz Cano (inoiz baino Dylanianoago),
Antton Olariaga (pantailarako marrazten, action painting desafioan),
Lorena Martinez (collage denbora errealean),
Marina Scotto (dantzari bakartia),

Eta oraindik gehituko direnak... Ekipo teknikoan Xabi Aguado kameran eta Ane Jauregui nire ikasle ohia laguntzaile lanetan aritu dira.

Segi arrastoari!

Making off modura argazki batzuk....



sábado, 7 de enero de 2017

André Balthazar eta arsenikoa

2012ko udan Belgikalo La Louviere herrian eman nituen bost astetan ezagutu nuen André Balthazar idazle, poeta eta editore belgikar surrealista. Inpertinentziari buruzko dokumental batean parte hartzeko gonbidatu nuen baina bere osasun arazoak medio ezin izan zuen etxetik irten... Pertsonaiaren garrantzia ikusita, bere etxean elkarrizketa bat egitea proposatu genion eta onartu zuen.

Elkarrizketan inpertinentzia, pozoia, Magritte, karakolak eta oroigarri edo souvenirrak izan genituen hizpide. Elkarrizketa frantzesez dago eta orain arte ezin izan dut testua itzuli azpitituluak egiteko baina bere omenez bere jaioteguna izan zen urtarrilaren 7an aukeratu dut estrenaldi mundial hau egiteko. Laster azpitituluekin....


Souvenir from iban del campo on Vimeo.