lunes, 22 de febrero de 2016

Dreyer mugimenduan

Carl Theodor Dreyer (1889-1968) zine zuzendari danimarkar handiari buruz Éric Rohmer errealizadore frantsesak egindako dokumental batetik ateratako fotograma hauetan, Dreyer-ek zinema eta mugimenduaren arteko magia azaltzen du. Dokumental osoa "Cineastes de Notre Temps" bilduma entzuteatsuaren proiektuaren barne egin zen eta sarean dago ikusgai. Jose Luis Guerin-i baita entzun nion antzeko zerbait esaten, plano guztietan zerbait mugimenduan egon beharko lukela; kamera, pertsoanaiak edo haizeak eragindako mugimendua osto batean. Edozer, baina mugimenduan.

Laster ikusiko dugu Kepa Sojo lagunak Dreyer-i egindako omenaldi bitxia labur formatuan. Hileta izenburuko laburra Dreyerren Ordet (Hitza, 1955) film mitikoaren bertsio edo perbertsio bitxia da. Hori ikusleak erabakiko du... Filmaren grabaketa lanetan lagundu nion Kepari zuzendari laguntzaile bezala eta ordutik Dreyerren filmografia beste begi batzuekin begiratzen ari naiz.