viernes, 30 de diciembre de 2016

Hamar Huhezinema dituenak hogei nahi


Nork esango zidan, hamar urte dela, hamar urte ondoren oraindik ere Huhezinema proiektuak biziraungo zuenik... La vida te da sorpresas... Hamar festibal, hamar lantalde, hamar kartel, hamar sari banaketa, hamar deadline, hamar hamarretako eta hamaika anekdota. Euskaraz hamaika zenbakiak esanahi egokiagoa daka jaialdi honek eman didana deskribatzeko, baina hori hurrengo batean ospatuko dugu ere. Hamarrekora bueltatuz, ezin ukatu sistema dezimalaren menpe bizi garenontzat, hamarrak zera berezia dakala. Ea jaialdia efemeridearen mailakoa ateratzen zaigun!!!

Kasualitate edo kausalitate, sinkronia edota magia,  abenduan ikusi nuen Maite Goñi lankide eta lagunak hamar zenbakiari eskaini ziola tarte bat Hitz sakua irratsaioan, eta egunotan argitaratu duela Ruper Ordorikak Hamar negu kanta ederra... Ruperren lehen kanta orkestatua... Sari banaketa ekitaldian jarri beharko degu ala?? Dantzatu beharko degu all night long??? The future you cannot tell...



Maite Goñiren irratsaioan hamar hitzarekin euskaraz ditugun hainbat esaera aipatzen dira... Adibidez, "Hamar ardi dituenak hogei nahi" edo "Hamar kilo gatz jan behar da elkar ezagutzeko". Remix bat eginez guk zera esango degu urtea amaitzeko:

"HAMAR HUHEZINEMA DITUENAK HOGEI NAHI".

lunes, 26 de diciembre de 2016

Kuxa Kanema

Jean-Luc Godard eta Anne-Marie Miéville Mozanbiken 1978an.
Urte honetan zehar, aurreko post batean aipatu dudan bezala, edizio lanetan aritu izan naiz, proiektu desberdinetan eskuak eta guraizeak sartuz. Cut, cut, cut...

Pasa den udan Mundukide GKE-arentzat Oskar Epelde lagunak Mozanbiken filmatutako irudi eta elkarrizketekin ordu erdiko muntaia egin nuen, beste laupabost minutuko kapsula batzuekin batera. Lehen aldiz egin dut lan Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzat eta oso aberasgarria izan da ulertzeko kasu honetan Afrikan egiten duten lanaren konplexutasuna eta aldi berean horrelako testuinguru batean dokumental bat egiteak dituen zailtasun eta erronkak.

Azken emaitza "Ulima cebola" dokumentala izan da eta aurkezpen publiko batzuk egin dira jada Iruñean eta Donostian. Laster jaialdietan banatzen hasiko dira publiko zabalago baten bila.

Baina lan hau egiterakoan espero ez nuena zen Mozanbikeren inguruan beste proiektu batean sartuta aurkitzea nire burua. Kontua da, Mundukide-rentzat egindako dokumentaletik kanpo sekuentzia mamitsu bat geratu zela eta nik material horrekin beste zerbait egitea nahi nuela.... Eta hasi nintzen Mozanbikeko zinemaz bilaketak egiten... Zer egin zuten Portugaldarrek kolonialismo garaian? Eta zer egin da independentzia lortu zutenetik?? Bilatzen hasi eta hainbat sorpresa eraman ditut... Adibidez Jean-Luc Godard zinegile frantseza izan zela bi urtez Mozanbiken Gobernuak kontratatu ondoren telebista nazional bat egiteko proiektu bat gidatzen 1978an, edota 2003an Margarida Cardosok zuzendutako Kuxa Kanema dokumental ederra: Kuxa kanema, nascimento do cinema, zinemaren jaiotza esan nahi du eta Mozanbike independizatu ondoren zinemak bertan izandako bilakaera kontatzen du.



Ea 2017rako zerbait editatzea lortzen dudan.... ez dakit zer aterako den, edo ez den ezer aterako baina bidean disfrutatzen nagoela ezin ukatu. Agian Mozanbikera joan beharko naiz proiektu honi amaiera emateko.... Amaitzen jakin behar.

Hemen, Mundukide-rentzat egindako dokumentaleko fotograma batzuk.







jueves, 22 de diciembre de 2016

Zazpiterdi, irudia eszenan

Pasa den astean, Dejabu panpin laborategiko lagunek ikastaro trinko berezi bat antolatu zuten, eszenan zuzeneko bideo proiekzioak nola erabiltzearen ingurukoa. Primeran etorri zitzaidan, martxorako zuzeneko emanaldi baterako bideo proiekzio batzuk prestatzen ari naizelako. Lehen aldia izango da niretzat, eta lehen aldiak beti dira zirraragarri... Video jockey edo VJ lanetan hasteko irrikan!!!!

Gainera ikastaroa Zazpi t'erdi-ko lagunen esku egon da. Gaur egungo panorama bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan da, eta zuzeneko irudiak emateko aukera desberdinen ideia zaparrada ederra izan genuen Zazpiterdikoekin. Aurretik grabatutako irudiak proiektatu, zuzeneko grabaketak tartekatu, mapping bidezko emanaldi sofistikatuagoak....

Hau guztiaren digestioa egiten ari nintzela aspaldi Donostian ikusi nuen ikuskizun bat etorri zitzaidan bururua, La Fura dels Baus-ek Belodromoan eskaini zuen MTM showa... Orduan txundituta geratu nintzen zuzenean ikusitakoarekin, eta oraindik ere ikusgarria da eta oso berezia zuzenean egiten zuten bideoaren erabilpena. Laburpen bideo hau aurkitu det sarean.



Zazpiterdikoekin ikusitako hainbat adibide jartzen ditut hemen. Ikusi eta gozatu!



CENC - Mapping Festival 2011 from mappingfestival on Vimeo.

Projection mapping live performance art - The Alchemy of Light by a dandypunk from a dandypunk on Vimeo.

Reflexus short clip from eloi maduell on Vimeo.




miércoles, 14 de diciembre de 2016

Arraun the world

Pasa den urteko neguan lan berri batekin hasi nintzen, hain multitask den ogibide ero honen beste adar bat ezagutzeko irrikan. Montajea, edizioaren magia, etc, etc....

Azken urtean hainbat proiektutan lagundu izan det edizio prozesuan, gehienbat dokumentalgintzan, fikziozko lanen edizio lanetik desberdintzen diren edizio lanetan. Horien artean denboran luzeena Olentzero Munduan, Arraun the world dokumentalaren bertsio luze baten rough cut baten edizio lana izan da, 76 minutuko timeline bat lehen aldiz nire eskutan... Oraindik azken bertsioa amaitzekotan dago Iru, proiektuaren gidari eta protagonista den figura.

Lehen aldia izan da beste norbaitek filmatutako materiala jaso eta nire sukaldean, filmatutako eta bizitako esperientzietatik urrun, edizio lanari ekin izan diodala. Distantzia berezi bat sorrarazten dizu irudi eta soinuok filmatu ez izanak, esku artean duzun materialarekiko... begirada askoz ere "objektiboa" duzu material horrekiko, funtzionatzen duenaren eta funtzionatzen ez duenaren arteko marra argiago ikusten duzula esango nuke. Material horren lehen ikuslea zera nolabait esateko. Eszena hau ulertzen da, sekuentzia hau zertara dator, hau errepikakorra da.... beste hau haseran jarriko nuke....

Dokumentaletan ohikoa da edizio mahaian filmaren gidoia berridaztea, estruktura berrantolatzea eta horrek edizio lana osoagoa egiten du, biziago, esku artean duzun filma nolakoa izango den idatzita ez dagoelako.

Olentzeroren biloba Afrikarako bidean, surf taula baten gainean.

Olentzero Munduan, Filipinaseko haurrekin txiribueltan.



sábado, 29 de octubre de 2016

"Je suis un chien existentialiste"

"Itzal zaunka" liburu ilustratuaren lehen fotograma, lehen itzala, Antton Olariagak marraztua.

"Bi erabaki txarren artean bat...

Denbora agortu egiten dela gauza jakina da...

Gaua apala zen eta balizko ene askatasuna...

Aspertu naiz zain egoteaz..."


ITZAL ZAUNKA disko liburu ilustratuko zakur protagonistaren hitzak dira, Harkaitz Canok idatziak. Antton Olariagaren marrazki batzuetatik abiatutako adar askoko proiektua aurkeztu da Donostian aste honetan. Ilunabar batean zakur bakarti honen ikuspegi subjektibotik kontatutako deriba.

Zakur suizida baten helduentzako ipuin ilustratua. Ilunabarrean zakurraren itzala zakurra bera baino luzeago izanda, itzal horietatik diska bat ere etorri da, Jexuxmai Lopetegiren soinuekin eta Canoren hitzekin osatua. Eta zazpi bizitza edo gehio izan ditzaken zakur honen beste bizitzetako bat balitz, ikus-entzunezko trailerra eta diskaren "Gauaren izpi" kantaren bideoklipa egiteko zori-ona izan dut.





Bi zangokoa, laukoaren azalean jarrita (Berria).
Antton Olariaga, Harkaitz Cano eta Jexuxmai Lopetegiri elkarrizketa (Onda Vasca).

Segi arrastoari...

miércoles, 28 de septiembre de 2016

"Un tal Eusebi" is back

Lo digo en inglés porque hace años que tenía pendiente subir a Vimeo el documental Un tal Eusebi con subtítulos en inglés. Hasta ahora estaba disponible online pero sólo en castellano.
Aprovechando un impulso que le he dado al proyecto Eusebicrossing, he añadido subtítulos al documental de 27 minutos y al trailer. Además, he mejorado lo que he podido la calidad del archivo ya que el que estaba hasta ahora disponible dejaba bastante que desear... No esperéis millones de pixeles, ni 4K, ni siquiera HD... Lo filmamos allá por 2002 y si no me equivoco era Mini DV con algo de Super 8.

EUSEBI ES PURO ART BRUT!



Un tal Eusebi from iban del campo on Vimeo.

lunes, 26 de septiembre de 2016

Film laburrak eta berrikuntzak Zinemaldian


Amaitu da Donostiako Zinemaldia. Betiko legez batzuk asebetuta, beste batzuk gose oraindik, baina mundu osoko txokoetatik iritsitako azken zinemaren degustazio oparoa eskaini digu berriz udarako denboraldia luzatzen duen filmen marea bizi honek.

Bigarren urtez jaialdi paralelo bat bizi izan dut Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketari esker, Orona Saria ematen duen bost euskal ikaslez osatutako epaimahia koordinatu dut. Aurtengoa 15. topaketa izan da eta 15 film labur izan dira azken lehian aritzeko. Tabakalerako zine areto nagusia okupatu dugu 4 egunez 13 herrialdetatik etorritako film laburren lantaldeekin eta master class eta hizketaldi anitzetan aritu diren zinemagileekin batera. Polonia, Mexiko, Lituania, Espainia, Errusia, Belgika, Alemania, Frantzia, Israel, Argentina, Erresuma Batua, Errumania eta Serbiako filmak ikusi ditugu.

Orona Saria topaketako film labur berritzaileenari ematen zaio eta hortxe aritu gara berriz ere berrikuntza hitzaren bueltan eta dantzan. Oso subjektiboa da zineman zein berrikuntza nabarmendu daitezkeen 100 urte baino gehiago dituen, askorentzat hilzorian edo dagoeneko lurpean dagoen asmakizun honetan.

Guk mexikotik irirtsitako film batean aurkitu dugu zera hori, filma amaitu eta zuzendariak helarazi digun bere gaztaroko oroitzapenen zirrara berrezi bat, notalgikoa eta ederra bezain mingarria, barruan geratu zaigu. Carlos Lenin Treviñok zuzendutako 24 51' LATITUD NORTE izan da saritua, eta aipamen berezi bat eman nahi izan digou baita ere Argentinako Valeria Fernandezen A QUIEN CORRESPONDA. Gure Horizontes Latinos partikularra...

Gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaio nazioarteko ikasleen sail paralelo honi, etorkizuneko zinegileak baitira egun hauetan gurekin egon direnak. 2015ean Boliviako Kiro Rusoren NUEVA VIDA film laburrari eman genion Orona Saria eta aurten Horizontes Latinos sailean lehiatu da bere lehen film luzearekin, VIEJO CALAVERA.

Aurtengo Zinemaldian gainera, programazio aldetik egon da nabarmentzea merezi duen berrikuntza bat. Aspaldiko partez edo agian lehen aldiz, film laburrak lehiaketan sartu dira Zabaltegi-Tabakalera sail berrituan. Zinema jaialdi handienetan, banaketa zirkuitoan eta telebistan film laburrak ia ikusezinak direla kontuan hartuta, pozgarria da gure zinemaldi handian laburrak film luzeen kategoria batean lehiatzeko onartuak izatea maila berean. Gainera, epaimahaiak aipamen berezi bat eman dio Chema García Ibarraren LA DISCO RESPLANDECE (12') filmari. Sari nagusia EAT THAT QUESTION: FRANK ZAPPA IN HIS OWN WORDS (93') dokumentalak eraman du.

Aurreko urtean egin genuen legez, 2017ko Huhezineman Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan saritutako film labur batzuk proiektatuko ditugu berriz ere.


Adi egon eta forza film laburrak!

jueves, 28 de julio de 2016

Coney Art Walls

Uda honetan berriz ere Coney Islanden egoteko zoria izan dut... Brooklyn auzoko freak guztien gotorlekua, hot-dog eta cotton candy-aren usaina hondartzako ur ilunekin nahasten den malekoi mitikoa, Wonder Wheel, Spook O Rama, Cyclone eta beste hainbat zorabioz jositako jolas-parke zoragarri hori.... The Playground of the World!!!


Aurtengoan aurkikuntza berri bat, ConeyArt Walls delakoa, the Outdoor Museum of Street Art (eskerrak honi ere ez diotela the Outdoor Museum of the Word deitzen!!!!). Horien artean Bartzelonako hormetan ezagutu nuen Miss Van.




Gauez ikusteko gogoekin geratu nintzen... maybe next time.

sábado, 18 de junio de 2016

Eusebi around the world

Eusebi berak UN TAL EUSEBI dokumentalean dioen bezala, "Nire obra bizirik dago! Mundu osoan dago!! Portugalen izan ezik, Portugalen ez...", irrifarrez. Nork daki DVDa Portulagera iritsiko den... Baina pixkanaka, pixkanaka hasi da munduan zehar berriz bidaiatzen. Kanpora doazen gaizkideak lagun, Eusebicrossingaren etapa berri bat abiatu dugu 2016ko udaberrian... Ametsa, Eusebi beraren fantasiaren tamainakoa, DVDa munduan zehar zabaltzea da, Portugalen izan ezik...

Pasa den urteko udaran New Yorken Eusebicrossinga abiatu ondoren, Donostian, Osakan, Londresen eta Edinburgon daude artista pensionistaren paregabe honen DVDak.

Performance mundial honetan jasotako argazki batzuk dituzu hauek. Esker aunitz Giorgio Bassmatti, Harkaitz Cano eta Nerea Arrutiri.

Segi proiektua www.untaleusebi.com helbidean.

Osaka (Bassmatti)

London (Cano)

Edinburgo (Arruti)

viernes, 25 de marzo de 2016

Aitor Gametxo: “Ezkutuan jendea grabatzean sortzen den talka asko interesatzen zait”

Bere bizitzetako bat (trailer) from Aitor Gametxo on Vimeo.

Huhezinema Jaialdiko 9. edizioan Goiena Saria irabazi berri du Gametxok Bere bizitzetako bat film laburrarekin. Lekitxarra da aurtengo euskarazko film labur onenaren egilea baina Bartzelonan bizi da egun eta ezin izan zen gurekin jaialdian egon saria jasotzeko. Oporretan bueltatu da etxera eta Donostian elkartu gara bere zinemazaletasunaz gehiago jakiteko asmoz.

Gametxoren film labur honek irudi amateurrak erabiltzen ditu, Parisera egindako bidaia batean hartutakoak, kamera domestiko batekin, ezkutuan askotan, eguneraokotasun eta anonimotasunean murgilduz, gaur egungo gizartean irudiek duten esanahiaz hausnartzeko ariketa burutuz edizio mahaian. Montajean eta irudi bat bestearen ondoan jartzean sortzen diren esanahi berrietan sinisten du. Saiakera dokumentalak ditu gustuko, fikzio eta dokumentalaren arteko muga lausoan gustura mugitzen da eta ikuslea zuzendaria baina azkarragoa dela pentsatzen duenetakoa da Gametxo.

Aitortzen dut ezin izan dudala ekidin Gametxok bere filmean erabiltzen dituen trikimailuak baliatzea elkarrizketa hau egiteko. Bera jakinean egon gabe, nik elkarrizketatzen nuen bitartean konplize bat nuen inguruan argazkiak egiten, ezkutuan, argazkilari-espioi antzeko bat, Gametxoren teknika erabiliz Gametxo errepresentatzeko asmoz. Eta ondo atera da.

Grabadora on, argazkilari espioia ready... Ekin!

Bere bizitzetako bat filmeko fotograma bat.


Nondik datorkizu Bere bizitzetako bat filma egiteko ideia?

Lan honen hasierako helburua zen jada grabatuta dagoen materiala berrerabiltzea... esan nahi dut, zinea egiteko ohiko formatik aldendu nahi nuen, hau da, gidoi bat idatzi eta ondoren irudiak eta soinuak filmatu eta grabatu. Bere bizitzetako bat izan da horren alderantzizko ariketa bat. Bidai bat egin genuen lagunekin Parisera eta ordu piloa grabatu nituen guretzat, bidaiaren erregistro modura edo. Eta noizbehinka, kaleko jendearen irudi eta momentu oso prosaikoak grabatzen nituen...

Baina Parisera joan aurretik pelikularako ideia buruan zeneukan?

Ez neukan istorio konkretutik... adibidez off-ahotsaren testua ez zegoen bidaia egin aurretik idatzita. Ondoren etorri zen. Baina bai interesatzen zitzaida momentu horiek grabatzea, kaleko jendearen begiraden tentsioa, terraza baten begira dagoen neskarena adibidez... Irudi horiek grabatu eta bidaitik bueltatu nintzenean konturatu nintzen bazeudela motibo errekurrenteak.... estatuak adibidez, edo maitasuna zelan al den irudikatu... Gaika antolatu nuen materiala eta gero puzzle baten modura, erabaki nuen nola kokatu irudi guztiak istorio batean.

 Elkarrizketan zehar ezkutuan ateratako argazkietako bat.                                                               Argazkiak: Olena Krokhmal

 Zeintzuk izan dira zure erreferenteak metodologia hau aplikatzerakoan? Chris Marker datorkit burura...

“Salvando todas las distancias” baina Markerren Sans soleil filmean badaude baita ere irudiaren esanahiaren inguruko gogoetak, irudi digitalaren berezeitasunaz proposamenak, bidaiaren inguruan hausnarketak... off-ahots bat erabiltzen du baita, korrespondentzia moduan, ez dakigu nor dagoen beste aldean posta-truke hori jasotzeko... badauka ere autobiografikotik edo dokumentaletik asko ... eta fikziozko istorio bat ere bai. Hori guztia nahasten zuen Markerrek bere filmean. Oso presente izan dut pelikula hori. Nik nire proiektuan hori guztia nahastu nahi nuen baina nire modura.

Zure filmak voyeur baten ikuspuntua erabiltzen du. Zure ikuspuntua...

Bai, badago zerbait hain erreala, hain egiazkoa, grabatzen duzunean jendea kontziente izan gabe.... asko interesatzen zait. Asko idatzi da ideia horren inguruan. Susan Sontagek aipatzen du Diane Arbusen argazki erreportaje bat, zirkuko freak askori egindako erretratuz osatua, non guztiak kamerara begira daude. Sontagek esaten du kamararako begirada hori, jakitun izatea kamera bat dagaoela grabatzen edo zuri argazkiak egiten, egoera horretan norberak aukeratzen duela nola nahi duen irudian azaldu, ez? Norbera dela bere errepresentazioaren jabe eta ez argazkilaria. Bere bizitzetako bat da alderantziko proposamena. Lapurtutako irudietan dago gakoa. Joan Colom argazkilari katalanak antzeko teknika erabili zuen Raval auzoko erreportaje ezagun batean, prostitutei eta kaleko jendeari ezkutuan argazkiak atera zizkienean. Halako talka oso interesgarri bat ematen da hor...

Zein zinema mota interesatzen zaizu?

Generoen arteko disoluzioarekin jolastea oso gustoko dut. José Luis Guerinen En construcción filmean ematen da hori, ikusleak pentsatzen du ikusten ari dena erreala dela eta gero... antzik ere ez. Muga horretan gustora nabil. Eta asko pentsatzen dut ikuslearen paperaz. Askotan esan da, “ikuslea zu baina azkarragoa da”. Berak aterako ditu bere ondorioak. Pasibotasunetik aldenduta, norbait aktibo bezala ulertzen dut ikuslea.

Eta ikusle bezala? Nolakoa da zure ikusle ideala?

Haratago doan zinema da ikusle bezala interesatzen zaidana, figuratibotasunetik urrundu eta beste esanahi batzuk bilatzen dituenak, zinea egiteko beste modu bat da. Irudia metafora bihurtzen danean da benetan erakargarria, aldentzen danean bere figuratibotasunetik. Azken finean, “típico corto con giro final”... ba bueno, ondo dago existitzea baina niri ez zait zinema mota hori interesatzen. Iruditzen zait ikuslea ergel modura hartzen dela askotan, tentela balitz bezala tratatzen duela ikuslea zinema mota horrek. Dena eginda ematen zaionean ikusleari. Nik nahiago dut ikuslea ere haratago joatea.

Gametxo eta biok, elkarrizketan zehar, ur sakonetan sartzen.                                                          Argazkiak: Olena Krokhmal
Ezkutuko kameraren teknika erabiltzen duzu, ostutako irudiekin lan egiten duzu. Etikoki zein da zure jarrera horren aurrean?

(Irrifarreak...) Justifikatzen naiz esanez nik ez dudala ezkutuan filmatzen asmo txarraz. Argi daukat etikoki zalantzan jarri daitekela jarrera hori eta norbaitek esaten badit zerbait arrazoia emango nioke, ez nituzke bere irudiak erabiliko baimenik gabe. Baina nahiago dut irudiaren errepresentazio aldetik ikustea teknika hau; ezkutuan grabatzerakoan lortzen duzula zerbait garbiagoa, puruagoa, jendeari baimena eskatzen diozunean baino. Gainera, oso aukera gutxi daude nik grabatutako pertsonek azken emaitza den pelikula ikusteko... oso gauza marginala da.

Bere bizitzetako bat filmeko fotograma tentsiodun bat.
Azken kuriositate bat. Bere bizitzetako bat film laburrean badago emakume baten begirada zuzena zure kamerara, zure begitara. Begirale eta begiratuaren arteko tentsioa... filmean moztu egiten duzu une hori baina errealitatean nola bukatu zen?

Alde egin nuen... bazegoen tentsio bat hor, heldu zen momentu bat... bera kontziente zen grabatzen ari nintzela kamera batekin. Ni oso lotsatia naiz eta alde egin nuen. Badaezpada ere...

Amaitu dugu elkarrizketa. Mahaitik altxatu eta elkarrizketaren ezkutuko argazkiak erakutsi dizkiot Aitorri... dagoeneko nire whatsappean nituen argazkiak... elkarrizketa hau ilustratzen dutenak. Flipatu du. Argazkilari furtiboa aurkeztu diot eta… “Ezin ezetz esan ezta???”, Gametxok. Irrifarreak. Eskerrak Gametxori jokoa onartzeagatik eta Olena Krokhmali gurekin jolasean aritzegatik.

"Ezkutuan jendea grabatzean sortzen den talka asko interesatzen zait".                                          Argazkiak: Olena Krokhmal



lunes, 22 de febrero de 2016

Dreyer mugimenduan

Carl Theodor Dreyer (1889-1968) zine zuzendari danimarkar handiari buruz Éric Rohmer errealizadore frantsesak egindako dokumental batetik ateratako fotograma hauetan, Dreyer-ek zinema eta mugimenduaren arteko magia azaltzen du. Dokumental osoa "Cineastes de Notre Temps" bilduma entzuteatsuaren proiektuaren barne egin zen eta sarean dago ikusgai. Jose Luis Guerin-i baita entzun nion antzeko zerbait esaten, plano guztietan zerbait mugimenduan egon beharko lukela; kamera, pertsoanaiak edo haizeak eragindako mugimendua osto batean. Edozer, baina mugimenduan.

Laster ikusiko dugu Kepa Sojo lagunak Dreyer-i egindako omenaldi bitxia labur formatuan. Hileta izenburuko laburra Dreyerren Ordet (Hitza, 1955) film mitikoaren bertsio edo perbertsio bitxia da. Hori ikusleak erabakiko du... Filmaren grabaketa lanetan lagundu nion Kepari zuzendari laguntzaile bezala eta ordutik Dreyerren filmografia beste begi batzuekin begiratzen ari naiz.






domingo, 10 de enero de 2016

Zinemagintza insomnioduna

Ez da izango zinemagintza edo ikus-entzunezko industrian bakarrik gertatzen den zerbait baina ordu txikitan, ordu larritan eta ordu gehiegitan jarraian lan egitea eta zinema bat dira. Hamabi, hamahiru eta ordu gehiagoko lanegunak ohikoak dira... Gainera, zinemaren ustezko glamour edo prestigioa dela eta, jendeak gustora sartzen ditu orduak eta orduak... Lan gogorra egiten ari zarenaren adierazle izango balitz bezala... Bullshit. Hiru egun jarraian 12 orduz lan egiteak filme horren (eta langile horien osasuna) kaltetzea besterik ezin du egin. Eta zer esan meritorio edo hasiberriekin... Izarrez beteriko mundu liluragarri horretan pausoak ematen hasteko, mailaz igotzen joateko, lanegun amaigabe horiek aurrera ateratzeko gai izan behar zarela erakutsi behar... adoretsu. Hala ez bada hobe edozein bulegotan lan apal bezain inpertsonala egiten baduzu. Zinema kementsuentzako da! Eta insomniodunentzako. Egingo duzu lo beste mundu batean...

Ezagunak dira burruka horretan Ipar Amerikako zinema langileek osatzen dituzten hainbat sindikatu... Askotan industria geldiaraztea lortu dute grebak eta errebindikazioak eginez. Eztabaida honen gainean egindako dokumental interesgarri bat aurkitu dut sarean, ingelesez, "Who needs sleep?", izenburu adarjotzailea duena. Dokumentala Haskell Wexler (1922-2015) argazki zuzendariak zuzendu zuen 2006an. Niretzat arrotza zen Wexler honek "Alguien voló sobre el nido del cuco" (Milos Forman, 1975) filmaren argazkia zuzendu zuen besteak beste... Dudabarik, esperientzi eta talentu handiko gizona. Beterano bat. Lanegun amaigabe asko gaindutu dituenak.

Enjoy!


WHO NEEDS SLEEP? from IMAGO - CINEMATOGRAPHERS on Vimeo.

Informazio gehio:

Haskell Wexler
12 on 12
Who needs sleep

Haskell Wexler plano bat egiteko zai...