lunes, 28 de diciembre de 2015

Urteko bideoklipak

Urteko zerrendak egiterakoan bideoklipak azkenak izaten dira, izaten badira... Krisi madarikatua hasi baino lehen hasi zen bideokliparen krisialdia... nahiz eta gazteek gehien ikusten (edo kontsumitzen) duten ikus-entzunezko formatua da egun. Aurten ikusitako hainbat bideoklipek genero honetan oraindik dena ikusi gabe dagoela esatera bultzatzen naute... Ez dut uste Michael Jackson-ek "Thriller" abestirako egindakorik berriz egin denik baina hauetan marabillik egin dituzte... Superprodukzioak, beste galaxia batzuetako koreografiak, errefuxiatuen drama salatzen dutenak, ezinezko diruditen planoak... eta etxean egindako animazioak...

Entrevista "La dictadura del videoclip"
Libro, "La dictadura del videoclip".

Enjoy!!


martes, 22 de diciembre de 2015

Arsenic y la impertinencia

¿La impertinencia como algo positivo o negativo??? ¿Es necesaria? ¿Cuándo tenemos que ser impertinentes y cuándo no?? ¿Ante quién o ante qué hay que ser impertinente?? ¿El arte tiene que ser impertinente??

Con estos asuntos estuve entretenido unos meses cuando me invitaron el verano de 2012 al Festival 5 sur 5 de la Louviére, Bélgica, con el objetivo de hacer un corto documental sobre el tema del festival aquel año: la impertinencia.

Y esto es lo que salió, ¿Cómo lo ves?

Diario de rodaje, fotos y demás en este link.


Arsenic from iban del campo on Vimeo.

Cartelón by Unai Guerra:

martes, 1 de diciembre de 2015

Beti oporretan

François Ozonen Sous le sable, John Cheeverren The Swimmer ipuina (Igerilaria), Erri de Lucaren liburuak, Xabier Montoia,  Sapore di saleLolita-ren bertsio labur feminista bat, hondartza, eguzkia, bidaia... eta bat-batean, azken uda.

"Udako kanta italiarrak eredu". Juan Luis Zabala, Berrian.

Beti oporretan (Susa, 2015), Harkaitz Canoren ipuin liburua «zorion une harrapaezin horien inbentario bat» dela esan du Canok.

Plazer handiz galdu gara uda amaiezin horretan liburuaren ikus-entuzezko amu hau egiteko.

lunes, 28 de septiembre de 2015

Voyeurismoa garaile

Begiak everywhere, begiluzeak nonahi. Nazioarteko zinema ikasleekin Tabakaleran.

Aurtengo Donostiako Zinemaldian faltan bota dugun François Ozon zinegile frantziarrak esan zuen zine zuzendariak voyeur hutsak direla, kuxkuxero hutsak. Askotan aipatzen da zinemaren zeregina begientzat ikusezina dena bistaratzea dela, gizakion intimitatea pantailaratzean datzala erronka nagusia... Gure etxeko leihotik bizilagunen bizitza kuxkuxeatzea plazer bezala ulertua.

Autobusean, hondartzan, tabernan edo zinema areto baten iluntasunean pertsona batek atentzioa deitzen digunean (arrazoiak norberak irudika ditzala...), gizalegez jokatzea nahi badugu besteak begirada zuzentzen digunean gure begirada desbideratu beharko genuke, bere intimitatean sartzen ari baikara. Begirada mantentzeak arriskua darama... bestearen intimitatea haustea. Eta begiluzearen eta begiratuaren arteko intimitatearen muga lauso horretan zinemak asko eman dezake. Kinka horretan jartzen gaitu Kiro Russo zinegile bolibiarraren Nueva vida (16', 2015) film labur minimalistak. Kamera angelu bakar batekin kontatutako istorio minimo hau begiluzearen kuriositate aseezinean dago oinarritua... Kamerak ikuspuntu subjetiboa baliatzen du ikuslea zuzendariaren leihoan kokatzeko. Parean dagoen eraikinean, pisu batzuk beherago bikote bat bizi da eta ume bat izango dute, bizitza berri bat iritsiko da etxe hortara eta zatika ikusiko dugu etxe hortan gertatutakoa, leihoek markatuko digute ikusitakoaren limitea, eta guk eraiki beharko dugu istorioaren osotasuna.

Nueva vida film laburra Zinemaldian egin den Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketan ikusi ahal izan dut eta baita saritu ere; Orona Saria eman diogu lan honi. Euskal ikus-entzuneko ikaslez osatutako epaimahai bat koordinatu dut aurtengoan topaketa hauetan eta lehiaketan parte hartzen zuten mundu osoko 12 film laburren artean film berritzaileena nabarmendu dugu Orona Sariarekin. Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunea ordezkatzen egon naiz. Eta zer da berritzailea zineman? “Ezer ez da asmatu Dziga Vértov-ek Kameradun gizona (80´, 1929) egin zuenetik”, esango dute batzuk... Kamera bat dron batean jartzea berrikuntza galanta dela esango dute besteek... Desberdina izatea da berritzailea? Originala izatea?? Aitzindari izatea?? Zerbait berria asmatzean datza??? Guretzat zinemaren esentziara jauzi egin duen film hau izan da aurtengo berritzaileena. Norbait leihotik begira, norbait leihoaren beste aldean ikusten duenaren esanahiari zentzua eman nahian, norbait voyeurismoaz disfrutatzen, limite barik. Elkarrizketa honetan azaltzen du zuzendariak ideiaren jatorria:


Eta hara gure ezustekoa sari banaketa ekitaldian nazioarteko 12 ikaslez osatutako epaimahaiak film labur berdina saritu zuenean! Kiro Russo zuzendaria pozarren zegoen sariak jasotzerakoan. Proiektu berri bat dauka esku artean, bere lehen luzemetraia, eta banku batean mailegu bat eskatu berria zuen grabaketa lanak abiatzeko. Sari hauei esker filma ganoraz egin ahal izango duela aitortu zuen. Orona Saria 5.000 eurokoa da eta Panavision Sariak 10.000 euroko laguntza suposatzen du, bai RED Epic kamera baten eta Primo lente estandar baten lagapena, lau astez filmatzeko, edo 10.000 euroko kreditua Panavisionen materiala alokatzeko. Sari banaketaren ondoko festan zuzendariarekin hizketan esan zidan 10.000 eurogatik egingo duela bere lehen film luzea... Emaitza ikusteko irrikitan gaude jada. Pozgarria benetan zinegile berri eta berritzaile bati hegoak ematea, bertigoa gainditu dezan bultzada hori ematea... Baina sarien sistema hau oso maltzurra dela denok dakigu... Espero dugu saririk jaso ez dutenei sormenerako hegoak moztu ez izana.


Zinemaren belaunaldi berriak bultzatea helburu duten topaketa hauetan beste hainbat lan ausart eta ilusioz beteak disfrutatu ditugu... Goi mailako zinegileek emandako Master Class edo Q&A adrenalinikoak jarraitu ditugu ere... Charlie Kaufman, Jia Zhangke, Michel Franco, Joao Salaviza... Gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaie topaketa hauei eta horrela konfirmatu zuen Jose Luis Rebordinosek berak, Zinemaldiko zuzendariak, sari banaketa emanaldian egindako agerpenean. Egitarau osoa kontsultatzeko sartu hemen.

Orona Saria emateko prest! Nire ondoan sariaren bost epaimahaikideak.

Aurtengo irabazleak pozik, diplomak eskutan.


martes, 4 de agosto de 2015

Post anti Snow

 ”No soy un profesional. Mis pinturas son realizadas por un cineasta, la escultura por un músico, las películas por un pintor, la música por un cineasta… a veces todo funciona junto […]”. Y otras veces no funciona nada, digo yo. Más que nada porque me ha caído más bien mal el multidisciplina-star Snow a partir de una visita a su exposición MICHAEL SNOW. SECUENCIAS.

En mitad de la visita guiada con la que recorrí la exposición, la guía en cuestión me advirtió que no estaba permitido hacer fotos al verme enfocar con mi móvil una de las obras de Snow. Me reconoció que la prohibición había sido impuesta por el mismo Snow. Ejem, me dije, qué borde el artista éste. Además, había sido reconocido mundialmente por una película, por llamarla de alguna manera, en la que nos deleita con un zoom continuo y lento hasta la exasperación de 45 minutos que filma, con cámara fija, el recorrido el estudio del artista. El emblemático film “Wavelength” (1967).


Una de las obras Snow que va adaptando a cada ciudad que le acoge esta exposición es la de una filmación con cámara fija de una calle cercana con todo el trajín de transeúntes que van pasando sin saberse filmadas y simultáneamente expuestas en una de las pantallas de la exposición. Como si proyectara imágenes robadas de una cámara de seguridad instalada en una calle cercana. Que conste que por el tamaño de la pantalla, se podía reconocer fácilmente a la gente filmada.

Le pregunté a la guía que nos hizo el recorrido entre pantallas, instalaciones sonoras y demás genialidades, por aquella “obra” en concreto. ¿Cómo había solucionado el tema de filmar y exponer imágenes del río de gente que transitaba por La Rambla sin permisos ni derechos de imagen ni nada que se le pareciera? La chica me explicó que al tratarse de una “obra artística” el artista en cuestión no se vio obligado a pedir permiso. Me habló de una especie de vacío legal similar al que se da en las filmaciones de cámaras de seguridad, que nos filman continuamente sin nuestro consentimiento.

O sea, que Mr. Snow no pide permiso para filmar a la gente que pasa por la calle y lo utiliza como obra y al mismo tiempo no permite hacer fotos de sus obras…  Un pelín contradictorio el tema, ¿no??? Especulé con la guía la posibilidad de demandar al artista por haberme filmado y expuesto mi imagen sin mi consentimiento, porque yo había pasado por el encuadre de aquella cámara, yo había sido expuesto en la exposición que estaba visitando. Se trataba de un experimento para ver cómo se hubiera defendido Mr. Snow en caso de que se hubiera tenido que defender. Un puro juego. Pura curiosidad. Y al mismo tiempo un desafío a un artista reconocido y mimado por el circuito. La guía me reconoció con una media sonrisa que era un tema controvertido y por similitud, me contó que las chicas que cuidaban las salas de la exposición se habían planteado demandar a Mr. Snow por otro motivo, en este caso sonoro. Se quejaban del excesivo volumen y ruido al que el artista les sometía en alguna de las instalaciones sonoras el recorrido… Una tortura sonora, hora tras hora, día tras día… Y la exposición duraba cerca de cinco meses… Nunca había pensado en las exposiciones desde el punto de vista de los taciturnos y misteriosos cuidadores de las salas de arte… Deben de soñar con las obras que cuidan durante el día, deben de pesadillar con ellas, deben de alucinar de verlas, mirarlas y oírlas tantas veces…

Total, que hubiera sido interesante haberme compinchado con las cuidadoras de arte para demandar a Mr. Snow pero finalmente me incliné por la vía fácil y más inmediata. Decidí vengarme de Michael Snow haciendo fotos prohibidas de su obras para publicarlas en este blog y cerrar así (o abrir) el círculo vicioso de las imágenes robadas. Son fotos de la instalación cinematográfica “Little Walk” (1964), que tiene su gracia y pertenece a la serie “Walking Woman”. Ha sido un placer Mr. Snow.




martes, 21 de julio de 2015

Eusebicrossing

Udako denborapasa gisa, EUSEBICROSSING ekimena abiatu dugu. Soberan neuzkan "Un tal Eusebi" dokumentalaren aleak hartu eta bookcroosing kontzeptua egokituz DVDa espazio publikotan utzi dut, dokumentalak bide eta ikusle berriak aurkitu ditzan. Lehen etapa New Yorken burutu da, eta aukera izan dugu Eusebi Basquiat bezalako munstro sakratuen testuinguruan kokatzeko.

Brooklyn Museumeko Basquiaten erakusketaren gift shop-ean infiltratu nuen DVD bat.

Brooklyn Brigde Park-eko liburutegi publiko hau baliatu nuen Eusebi zabaltzeko.


Hemen duzue New Yorken utzitako 25 DVDen kokapenen mapa:


https://www.google.com/maps/d/edit?mid=zEoeDYhRIegA.k3zQCBHzFeCE&usp=sharing

domingo, 31 de mayo de 2015

Gernikako bataloia filmatzen

Lau eguneko rodaje potente batean ibili gara aurreko astean, Azpeitian hasi eta Baiona inguruko hondartzetan amaitu genuen. Lur jota baina gustora egindako lanarekin eta osatutako ekipoarekin. Point de Grave-ko borroka historiko hau Spielbergek harrapatuko balu...

Un documental rescata la historia del Batallón Gernika.

Les hommes de Gernika.




















Goazen gudari danok.


martes, 19 de mayo de 2015

Eskuluzeak Huhezineman

Zortzigarren urtez egin dugu Huhezinema, euskal film laburren jaialdia. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Komunikazio graduko ikasleekin batera antolatzen dut urtero. Urtero lantalde berri bat, urtero erronka berbera, "El día de la marmota"... Kultur ekitaldien antolaketa izeneko ikasgai baten baitan antolatzen dugu.

Urtero jaialdi hau antolatzea film labur bat egitearekin alderatu izan dut askotan. Proiektu bat, helburu batzuk, epemuga bat, lantalde bat, aurrekontu bat... bertigo bat. Aurten lehen aldiz "aktore-apikultore" lanak egitea egokitu zait. Aktore txarrenaren izendapenerako arriskuan jarri naute ikasleak...



Eta aurten lehen aldiz, MU telebistak egiten duen erreportajearen ikuspuntua aldatu eta jaialdiaren antolakuntzari barrutik erreparatu diote. Jaialdiaren bitxikerien kaieran gordeko dugu aurten gertatutako ezbehar bat: lantaldeko ikasle batzuek jaialdian bideoz egindako elkarrizketak eta beste hainbat irudi disko gogor batean zeuzkaten (kopia bakarra!!) eta etxean lapurreta baten ondorioz desagertu dira. Eskuluzeek Huhezinemako elkarrizketen artxiboak lapurtzen hasteak zer esan nahiko du?

Desagertutako irudiok agertzen ez diren bitartean, making off-arekin geratzen gara.




domingo, 15 de marzo de 2015

The Marx Brothers, Tango bat eta KH-7

(Antzeko/Parecido 8)

¿No es el arte un juego entre todas las personas de todas las épocas?
                                                                                                           Duchamp. 

1935ean, Marx anaiek A NIGHT AT THE OPERA filma aurkeztu zuten beraien eszena handienetako batekin.


1980an, Zbigniew Rybczynski zinegile poloniarrak TANGO film labur geniala sortzen du.


2015ean, Fernando Trueba zinegileak KH-7 garbigarriaren  SIE7E iragarkia zuzentzen du.


Donostia 2016ean, ea norbait ausartzen den bertsio berri bat egitera...

lunes, 9 de marzo de 2015

Milagrua!!

Otsailaren 25etik 27ra Kote Camachoren ATXURIKO MILAGRUA film laburra filmatzen egon gara Oiartzuneko frontoi batean... Atxuri Oiartzunen, Oiartzun Atxuri bilakatuta hiru egunez, eta ez edozein Atxuri ez. 1905eko Atxuri, Atxuri zuri beltzean beraz, Atxuribeltzean. Zinemaren milagrua, eta rodaje honetan kromaren milagrua esan beharko genuke. Kotek LA GRAN CARRERA laburrean erabilitako teknika eta obsesio antzekoak erabili ditu proiektu berri honetarako. Kroma berdearen gainean filmatu ditugu plano guztiak. Frontoia berdez jantzi eta aktoreak garaiko jantziekin kroma gainean jarri eta... Ekin!!!

Lehen aldiz izan dut aukera zuzendari laguntzaile bezala aritzeko eta lan mundiala egun dugu hiru egunetan: 70 plano inguru, kroman, eta batzuetan kapaka eginda, hau da, storyboardeko plano bat 3 tomatan filmatu eta ondoren postprodukzioan plano bakarra osatzen da. Teknika konplikatua baina emaitza harrigarriak ematen dituena. Teknika honen eta proiektu honen konplexutasunak bigarren aldiz grabaketari ekitea suposatu dio Koteri. 2014ko ekainean lehen filmaketa bat egin genuen ere baina azken honetan ematen du dena ondo bidean joago dela.

Grabaketa egunetan negu gorria genuean gainean, euria, haizea, kazkabarra... Terry Gilliamen Don Kijoteren demoniozko filmaketa malapartatuaren estiloan... Baina Arraguako frontoiari esker eta lantalde osoaren kemenari esker rodaje plana bete genuen. Miraria!!!

Orain postprodukzioaren txanda dator. Emaitza ikusteko irrikitan... itxura polita dauka.









viernes, 6 de febrero de 2015

Itsasoan galdutakoak

Oinetako naufragoak berriz ere. 2013ko udagiroko abuztuan egin nuen topo mediterraneo itsasoan galdutako oinetako batzuekin, sarrera honetan kontatu nuen bezala. Gaur, elurpean dagoen Donostiako Zurriola hondartzan beste hauekin topo egin dut. Nondik etorriko dira hauek??? Nolatan iritsi dira Zurriolara?