miércoles, 17 de septiembre de 2014

Dokumental faltsuak (Ikusgaiak 8)

2013ko martxoan aurkeztu nuen Master Amaierako Proiektua ikerketa artikulu moduan argitaratu didate Ikusgaiak aldizkariaren ale berrian. Bertan dokumental faltsuen analisia egiten saiatu naiz, eta bi euskal dokumental faltsu labur erabili ditut ikerketa aplikatua egiteko. Jon Garañoren "On the line" (2008) eta Koldo Almandozen "Ahate pasa" (2009). Zuzendariak elkarrizketatu nituen eta ikus-entzunezko ikasleekin eztabaida taldeak egin nituen bi film labur hauek ikusi ondoren.

Artikulua osorik, hemen:
(Oharra: artikulu honetan irakurriko duzun den dena egia biribila da)

DOKUMENTAL FALTSUEN PARADOXA


miércoles, 3 de septiembre de 2014

Arte urratua (Scratch-off art)

(Antzeko-Parecido 6)

Blog honetako azken sarreraren obsesioarekin jarraituz (New Yorkeko horma zikinak), horma horietan aurkitutako beste ezusteko batzuen berri emango dizuet jarraian. Photoshop organiko baten antzera sortuta egongo balira bezala, kapa ugariz sortutatko irudiak ikusten hasi nintzen. Kartelak, argazkiak bata bestearen gainean jarrita, irudi zatiak urratuta han hemenka. Eta urratu horiek, beste irudi batzuk, beste esanahi batzuk agerian uzten zituzten.

Urratuaren efektu hori, azkenean, photoshoparekin sortua aurkitu nuen, Maxwell Snow argazkilariaren lan hauetan. Benetan esaten dizuet, nire atzamarrekin ikutu nituen irudi hauek eta ez dago paper urraturik, efektu optiko horietako bat baizik, textura fiktizio bat, fake bat, trompe-l'œil edo trampantojo bat. Trampa ante ojo. Bikaina!






Eta zeren antza dute niretzat irudi urratu hauek? Ez det esan egun batzuk lehenago, New Yorkeko horma zikinetan aurkitutako irudi urratu hauen oso Antzeko-Parecido bat The New York Times Magazine ahalguztidunean aurkitu nuela. LOOK izeneko atalean Kevin Shea Adams argazkilariaren proiektu bitxi baten argazki batzuk komentatu zituzten Scratch-off art izenburupean. Ederrak benetan. Artistak azaltzen duenez argazki hauek New Yorkeko metro geltoki zikinetako nasa eta pasillotan egin ditu, bertako iragarkien urradurek sortutako ausazko collage harrigarri hauei argazkiak eginez, manipulatu barik, photoshop barik. Ejem, emaitzak ikusita batzutan kostatzen da sinistea irudi hauek txiripaz sortuak izan direla... Baina, nork daki?

Proiektu honen argazki gehiago Kevinen webgunean ikus daitezke. Bilduma hortako sei ekarri ditut hona. Nahiz eta ez dugun oraindik elkar ezagutzen niretzat lagun bat den Kevin argazkilaria, 2011. urtetik ibili da obsesionatuta metro geltokietako irudi hauek ehizatzen. Horma zikinetako edertasunaren obsesioak bi astez astindu nau niri. Ulertzen zaitut Kevin, laster arte Kevin!

Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams
Kevin Shea Adams


martes, 2 de septiembre de 2014

New Yorkeko horma zikinen museoa

New Yorken kamera bat ateratzeak beti bertigo handia ematen du. Eta ez naiz ari etxe horratz erraldoiak espaloitik begiratzerakoan ematen duen bertigoaz. Ez. Espaloi bakoitzaean, taxi bakoitzean, seinale bakoitzean, homeless bakoitzean, zubi bakoitzean, metro bagoi bakoitzean... zineman ikusitako irudi asko burura etortzean sortzen zaizun bertigoaz ari naiz. Bertigoa, zinez. Plato erraldoi bat den hiri honetan zeri egin argazkia? 

Azken bidai hontan begia New York mikroan jarri dut, edozein kaleetako hormetan aurkitutako milaka pegatina, grafiti, sticker eta beste adierazpen moten artean sortutako auzasko collage-ean jarri dut atentzioa. Eta ezustekoak ez dira gutxi izan argazkiak atera ondoren iruditan agertzen diren webgune, blog, tumblr eta abarretan nabigatzerako orduan. Zerutik etorritako aktoreak, bere burua chicana feminist bezala aurkezten duen diseinatzailea, Bangaloreko musikari bat, Governors Island-en ospatzen den Full Moon Fest musika jaialdia, irakurketa bultzatzen duen The Reader artistaren iragarkiak, New Yorkera etorritako haitiarren alfabetatzeaz arduratzen den elkartea, lorik egiten ez duen hiriko kaleko dantza sustatzeko proiektua, eta, nola ez, markak. Ezin ahaztu kapitalismoaren bihotza dela NYC.

Ongi etorri New Yorkeko horma zikinen museora!!!






http://www.ibudyou.com/












http://www.dymesonly.info/

http://fullmoonfest.com/  

http://itsbongoboy.com/