domingo, 29 de septiembre de 2013

Moritat eta Morituri

Hiltzera doazenak agurtzen zaituzte. Morituri te salutant. Amaitu berri den Zinemaldian deskubritu dugu Moritat abestien izaera zorrotza. Asier Altunak aurkeztutako Zela Trovke izenburuko laburrean disfrutatu dezakegu laburrari izenburua ematen dion Moritat estiloko abesti beldurgarri honen bertsio bat. Abesti honen hitzak izan dira niretzat Zinemaldiko gidoi onenaren saria merezi izan duenak. Baina nola eman saria egilerik ez duen gidoi bati??

Zela Trovke (Belarra mozten) antzinako melodia eslovakiarra, Moritat motako abesti herrikoia da. Lan bikain honi esker jakin dut Moritat abestiek krimenak eta hilketak jorratzen dituztela eta Zela Trovke-ren kasuan emakumea da senarra hiltzen duena, ohiko estatistikak nolabit irauliz. Wikipediak zera dio:
"Moritat" es una palabra alemana que significa literalmente "hecho de muerte". Como forma poética y musical, la moritat es un tipo de canción medieval que trata sobre alguna matanza real o ficticia, cumplida o frustrada, sea narrando los hechos del verdugo o el escape de quien iba a ser víctima; puede que al final se refiera la captura del verdugo y su destino último. Se corresponde en su contenido con un tipo escandinavo y británico de balada: la "murder ballad".

Narkokorridoetan ere hilketen berri ematen delakoan nago baina Zela Trovke-ren melodiak Kusturikaren tzigane estilokoa ekartzen dit burura eta sarean bilatuz, gustoko dudan abesti bat Moritat estilokoa dela jakin dut, Mack The Knife handia!!

Zela Trovke laburraren trailerrarekin eta Bertolt Brecht-ek idatzitako Moritat abesti gogoangarriaren bertsio batzuen bideoekin agurtuko dut aurtengo Zinemaldia. Film luze gehiegi ikusi ditut aurten edo film luzeegi gehiegi. Luzatutako film labur gehiegi. Agian hurrengo astean zehar komentatuko dut zerbait Zinemaldian ikusitako luzeez. Hainbeste luze ikusi ondoren motz jokatu nahi nuen, eta Zela Trovke mozketa ezin aproposagoa izan da. Morituri te salutant.

ZELA TROVKE trailer cast. from txintxua on Vimeo.




lunes, 16 de septiembre de 2013

Arsenic filma prest!

ARSENIC (teaser) from iban del campo on Vimeo.

Iraila iritsi da, eta ikasturte berriarekin batera labur berriaren banaketa hasi dugu jaialdietan, Freak agentziaren eskutik. Limbusfilmak eta Freak agentziaren arteko lehen kolaborazioa honen errudun ARSENIC film laburra izan da, 2012an Belgikan filmatutako enkargu bitxi batetik abiatutako proiektua. Erronka hurrengoa izan zen: lantalde ezezagun batekin eta herri ezezagun batean inpertinentziari buruzko dokumental labur bat egitea bost astetan.

Abentura honen emaitza izan da ARSENIC filma. Kartela Unai Guerra artistak egin digu eta trailerra ere sarean dago. Ez dakigu zergatik baina aulkiek protagonismo handia hartu dute film honetan. "Aulkia. Ez da egongo beste altzari bat gizakiaren antza handiagoa duenik" (Harkaitz Cano).