viernes, 28 de junio de 2013

Trikifollia, on the road

Dokumentala, road-moviea, musikala, trikitixarekiko grina. Zer da trikitxia? Nondik dator? Nola iritsi zen Euskal Herrira?

Trikifollia Unai Guerrak zuzenduko duen lehen dokumentala da eta Goteon crowdfunding kanpaina arrakastatsu baten ondoren, aportazio minimoa lortuta maletak egin eta bihar bertan abiatuko dira, Castelfidardo italiar herriruntz, akordeoi mota honen jatorrira. Limbusfilmaken eta beste 130 finatzakideen aportazioa ongi inbertituko dutelakoan, trikibidaia hastera doa.

Trikifollia promo from Trikifollia doku on Vimeo.

miércoles, 26 de junio de 2013

Merienda (halla la trama)

"Las damas trabajan, cavan, graban, calcan y cantan. La dama blanca calca la farsa.
La dama callada trabaja la casa, halla la trama. La dama macabra graba, arma parranda al cantar, saca al alba las trampas. Mañana nada habrá acá".

Testu monosilabiko honen antzeko zerbait abesten dute Todos mienten filmeko protagonistek, joan den astean Artelekun gonbidatua izan zen Matías Piñeiro zine zuzendari argentinarraren filma. Bi eguneko bisita egin zuen Piñeirok Leire Apellanizek koordinatutako saioetan. Todos mienten izan zen ikusi ahal izan nuen film bakarra eta disfrutatu nuen niretzat ezezaguna zen egile honen lanarekin. 10.000 euroko aurrekontuarekin egindako lana, aurreko filmak emandako sariekin finantzatutakoa, produkzio sitema bitxia, lagun artean egindako zinema baina nazioarteko banaketa izan duena. 

Filmaren trailerrak ez du pista gehiegirik ematen filmaren edukiaz, ikusi bestela. Agian testu monosilabiko horretan dago erantzuna.



Gonbiatuak hilero behin eta asteazkenero, Artelekun, elkartzen hasi gara MERIENDA izeneko programazio talde kolektiboa, filmak ikusteko tapadera erabiliz, meriendak egiteko. Gaur bertan, Pablo Llorcaren Recoletos arriba y abajo (2012) ikusiko dugu meriendak uzten badigu.

martes, 18 de junio de 2013

Texturas del festival de Huesca

Este año he vuelto a pasar por el festival de Huesca para de presentar "Con tramontana" en la enorme pantalla el Teatro Olimpia. Por cierto, un festival donde el jurado ve los cortos en la gran pantalla, un punto a favor. Los malditos recortes han obligado a concentrar el concurso de documental, que hasta hora se dividía en las categorías de Ibereoamericano e Internacional, en una sola categoría. De las pocas sesiones que pude ver me llamó la atención que en el primer pase de documentales donde se incluía el nuestro, tres de los seis cortos utilizaban material de Super 8. Textura viejuna para el nuevo documental. Souvenir, que integra Super 8 del padre del realizador con imágenes actuales rodadas por éste, Kinoki que recupera Super 8 rodado por el estanquero de un pequeño pueblo francés para inventarse un imaginario manual de soluciones directas para una vida mejor practicadas en aquel pueblo, y Like rats leaving a shinking ship con super 8 de archivo familiar de la autora.

Antes de volver corriendo a por el tren, pude ver la segunda sesión de documentales que arrancó con Irish folk furniture, un brillante corto documental de animación ganador de Sundance. Dando una vuelta de tuerca a texturas de otras épocas, el documental Londoners propone lo contrario; una película de época sobre el Londres moderno rodada con una cámara de 35mm. de más de cien años que funciona a manivela.

Irish Folk Furniture [clip] (2012) from Alan Eddie on Vimeo.

LONDONERS - Official Trailer from JOSEPH ERNST on Vimeo.


La sorpesa total fue una sesión donde descubrí a un realizador maldito de esos que ahora están "a punto" de ser recuperados. Me lo pasé en grande viendo Tam Tam (1976) de Adolpho Arrieta con cameo de Vila-Matas incluído, al que el festival distinguió con el Premio Luis Buñuel.


lunes, 3 de junio de 2013

Cortazar bizirik

Hilen artetik berpiztu direnen ospetsuen zerrendari Julio Cortázar idazlea gehitu behar zaio, Elvis Presley Rock and Rollaren erregearen baimenarekin.
Pasa den igandean gogorarazi zigun Harkaitz Canok hilobiaz haraindiko panteoian CORTÁZAR letra larriz zizelkatuta dagoela. Kronopioen asmatzailearen meritoa hurrengo iragarkian dago:



Iragarkiak iskanbila bizia piztu zuen idazlearen jarraitzaileen artean. Gehienek astakeritzat hartu zuten kotxe bat saltzeko idazlearen hitzak (eta ahotsa!) erabiltzea: Esto ya es el colmo del capitalismo consumista y materialista. ¿Utilizar al gran Cortázar para vendernos algo? ¿¿A dónde vamos a llegar?? Esto no habría ocurrido si Julio estuviera vivo. No entiendo cómo se ha permitido. ¡¡Que asco da!!

Canoren ikuspuntua erabat kontrakoa dela argi ta garbi utzi zigun igandean Morgan Jatetxean egindako saio berezian. Zinema eta ikus-entzunezko Canoren pieza kuttunen zerrenda hortan, idazle eta idazmakinekin zerikusia zutenen artean jarri zigun Cortazarren iragarki kronopioa. Canoren ustez, Cortazar beraren ahotsa iragarki baten bitartez lurrazpitik berpiztu eta milioika ikus-entzuleengana iristea sekulako garaipena da. Kultura mailan izan den espiritismo saio arrakastatsuenetakoa. Who owns who? iragarkiaren leloan egon liteke arrastoren bat. Erlojua da erlojuaren jabearen jabe? Kotxea da gidariaren jabe? Cortazar da ikuslearen jabe? Egin apustu!