domingo, 24 de febrero de 2013

Emak Bakia!

Gure zinemaren historia petrala liburuaren hasieran Man Ray-ren Emak Bakia (1926) film labur surrealistaz mintzatzen da Ruper Ordorika, film hori zinemaren historian ironikoki kokatuz: "Tira, garbi dagoena duk Emak Bakia lehen euskal filmea dela!". Burutazio bitxi horren ondorioz agian, Ruper bera agertzen da Oskar Alegriak xisteratik ateratako Emak Bakia baita! (2012) filmean. Alegriak Man Rayren jatorrizkoari harridura ikurra gehitu dio eta horrela geratu gara filma ikusi ondoren Iruñan, Punto de Vista jaialdian: harriturik eta alai, Alegriaren magiazko saioa gozatu ondoren. Ruperren burutazioari horrela erantzungo nioke filma ikusi ondoren: "Tira, garbi dagoena duk Emak Bakia! azken euskal filmea izan beharko dela".


     Loti ederrak eta txerri lotiak Emak Bakia! filmean ametsetan.

  Emak Bakia baita, oskar alegriaren film bat. from oskar alegria on Vimeo.

domingo, 17 de febrero de 2013

Zinema bizia

Joan den ostiralean Goiena aldizkaritik filme baten kritika egiteko proposamena egin zidaten. Mapa filmaren gaineko testua bidali nien, beherago kopiatzen dudana, eta paperezko edizioak ez duenez (oraingoz) linkak sartzeko aukerarik ematen, hemen gehituko dizkiot. Márgenes webgunean zuzendariaren film laburrak ikusteko aukera martxoaren 18rarte, Truffaut-en testu hauek eta Siminianiren artikulu hau. Baietz Mapak gaur gaueko Goya Saria eraman?



 
Zinema edo bizitza?
Bizitza edo zinema? Galdera hau egiten zion bere buruari Truffaut zinemagile gazteak. Mapa filmaren bihotzean galdera bera dago.
Siminianiren lehen film luzea den honetan zinema eta bizitza asko dago. Zuzendariak bost urte behar izan ditu filma egiteko. Lan ausart honek Goya sarietarako dokumental onenaren izendapena lortu du eta irabazteko aukera guztiak ditu.
Pelikula honetan ez dago lantalde handirik, ez dago izarrik, ez dago aurrekontu potolorik. Eta zer dauka ba filmak, hain berezi egiten duena? Sortzaile irudimentsu, azkar eta obsesibo bat. Gaur egun, sare sozialen eta “reality” telebistaren bidez, norberaren intimitatea ikuskizun bihurtu den garaian, Siminianik, nartzizismo bihurri hori muturrera eraman du.
Film autobiografiko gordina eskaintzen digu, filmatutako eguneroko baten itxurapean. Madrilen hasten da bidaia. Egileak berak lehen pertsonan maisuki erabiltzen duen off-ahots etengabe baten bitartez kontatzen digu, bere ogibidea izan den telebistako lana galdu duela, bikoteak utzi duela, noraezean dagoela... Bat-batean, Matthew Sweet-en “Walk out” abestian irtenbidea aurkituko du. Alde egitea erabakiko du. Motxila egin eta bere buruaren bila doa Indiara, bideo kamera lagun.
Mugaren mugan dagoen filma dugu Mapa. Intimitatearen mugan, egilearen bikote ohi eta bikote berriak direlako berarekin protagonista. Errealitate eta fikzioaren mugan. Donostian egindako aurkezpenean, filmean dagoen guztia erreala dela esan zuen Siminianik, Rajoy-ren “Todo es falso” susmagarriaren alderantzizkoa. Pelikula, abesti, joko, esperientzia bizi-bizia dela esango nuke nik. Inprobisatutako jazz abesti baten itxura duen oso eraikita dagoen pelikula bat. Ikustekoa.

viernes, 15 de febrero de 2013

Homenaje Lynch

No sé si tomármelo como homenaje o directamente como plagio. Un año después de presentar Katebegitik, David Lynch dirige un corto en blanco y negro en una imprenta parisina con planos calcados del nuestro. Si alguien tiene su mail que nos lo pase para proponerle una proyección a dos pantallas. Mientras tanto, podéis hacer la experiencia a dos ordenadores o incluso a uno, eso sí, pulsando el play de los vídeos en el mismo milisegundo, si no tiene el mismo efecto. Preparados para una experiencia en multivisión....

Katebegitik from iban del campo on Vimeo.


jueves, 7 de febrero de 2013

Feik!

Dokumental faltsuen liluraren inguruko ikerketa batean murgilduta nabil. Atzo bromatan aritu ginen Rajoy-ren "Todo es falso" nire lanaren aipu bibliografiko bezala sartzeko pertinentziaz... Eta gaur, ustelkeriaz gainezka dauden egunkaritan, artista faltsutzaile xarmagarri bati buruzko albistea agertu da. Orson Welles-en F for Fake filmean deskubritu genuen Elmyr de Hory pintura faltsutzailearen koadro faltsuekin (edo imitazioekin?) erakusketa bat egin dute Madrilen.

Esaten dutenez, 1.000 koadro faltsu saldu zituen de Hory-k. Horietako batzuk Madrileko erakusketan egongo dira. Gehienak, mundu osoko museo eta bilduma ospetsuetan, bankarien bulegotan... Modigliani, Picasso, Matisse... De Horyk bere ametsa bete zuen.

Aurrekoan pelikulen trailerrak aipatu nituen blog honetako sarrera batean. Gaur aurkitu dut F for Fake filma AEBetan aurkezteko Wellesek egin zuen 10 minutuko trailerra. Elmyr de Hory bertan azaltzen da, bere saltsan. Trailerraren hasierako testuak dio Orson Welles berak 1976an filmatutako eta editatutako trailer hau ez zela inoiz ikusi.

"But this trailer was never shown..."