jueves, 31 de enero de 2013

Pixelak eta piztiak

Zine arraroa Artelekun, hirugarren edizioa, pixelak, zarata, piztiak eta pelikulak. Astelehenean Virginia García del Pinok Kiarostamiren harribitxi bat deskubritu zigun, beste gauza batzuen artean. Frantzian zinema ikasketak egitera joan aurretik, Kiarostamik Iranen egin zituen bere lehen film laburrak. "Bread & alley" (1970) ikusi genuen.  Disfrutatu.


miércoles, 23 de enero de 2013

Cinema falado

Urte hasiera likido honetan Bilboko FAS Zine-Klubak 60 urte betetzen ditu, eta efemeride borobil horrek komunikabideetan zarata ateratzeko ematen duen aitzakia eta ahoz ahozko zurrumurruen ondorioz, joan den astean Panahi-ren "This is not a film" ez-filma ikustera gerturatu ginen. Giro bitxia zegoen Fas Zine-Klubak Bilboko Indautxun duen aretoan eta nahiz eta ez-filma astunegia iruditu zitzaigun bertan egon ginen gehienei (kontzeptualegia agian), beti dago eztabaida interesgarriren bat Zine -Klubeko kide mitikoren batek edozein momentuan bota ahal duenagatik. Orain dela gutxi film bat aurkezten egon zen zinegile batek zioen esperientzia berezia dela FASen film bat aurkeztu eta jendeaurrean defendatzea. Kontuan izan Espainiako Zine-Klub zaharrena, Europako bigarren zaharrena... Kasta ezin zaio ukatu.

Ez-film iraniar baten bidez FAS Zine Kluba berriz bizi ondoren, aurreko ostiralean Donostiako Guardetxean film laburrren inguruko ekimen berri batean parte hartzera gonbidatu ninduten Katebegitik filma aurkezteko aitzakiarekin. Hilero gertuko film laburrak eta egileen aurkezpenekin programazio interesgarria prestatzen hasi dira Banda Batekoak: Guardetxean Motz. Oso gustora egon ginen eta esan behar dut proiekzioaren kalitateak positiboki harritu ninduela. Jaialdia eta areto desberdinetan zure lana proiektatua ikusteak trago txar asko ematen dizkizu, baina Guardetxean eskertzekoa da egin zuten ahalegina. 50 pertsona inguru gerturatu ziren gau hartan jausten ari zen euri zaparradatik ihesi, eta eztabaida interesgarria piztu zen. Kontuan izanda Motz ekimenaren lehen saioa zela, gertuko film laburren erakuslehio eta eztabaidarako apuntatzeko zita dela esango nuke. Ea luze mantentzen den ekimena.

Honekin guztiarekin lotuta, bihar bertan Donostian zinemaz berba egiteko beste aukera bat egongo da. Kaxilda liburudendan aurtengo Kimuak katalogoan dagoen "Casa vacía" film Oteizianoa aurkeztuko da ondoren eztabaida zabaltzeko. Zinemaz luze hitz egiteko aukerak hor daude.

Bi lagun zinefilok FAS Zine-Klubaren 60 urteak ospatzeko egindako karetak ikus daitezke sarean.

Careta conmemorativa del 60 aniversario del Cineclub FAS. from Unai Guerra on Vimeo.

Careta Cineclub FAS [60 aniversario] from filmotive on Vimeo.



jueves, 17 de enero de 2013

5 años con Huhezinema

Acabo de subir el vídeo que resume las cinco primeras ediciones de Huhezinema, el festival de cortos vascos que coordino junto con un grupo de alumnos del último curso de Comunicación Audiovisual de la Facultad de Huhezi (MU), alumnos que van rotando cada año.

La verdad es que preparando el vídeo, rebuscando en el archivo de fotos, vídeos, audios y textos en cientos de carpetas con material de cada año, te das cuenta de la cantidad de gente que ha pasado por el festival.

Os dejo con el vídeo y aprovecho para recordar que se pueden enviar cortometrajes hasta el 1 de marzo (hasta el 8 para el concurso de alumnos). Estamos preparando la sexta edición el festival que se celebra el próximo abril. Las bases de los distintos concursos y demás información se puede consultar en la web del festival.