sábado, 24 de septiembre de 2011

Zinemaldiko ezustekoak

Zinemaldia bukatzear, Berrian aukeratutako "Sur la planche" filma ikusi ondoren aurtengo edizio honetako ezusteko biribilena izan den "The artist" (Michel Hazanavicius), 2011n egindako film mutuaren trailerrarekin agurtuko dugu Zinemaldia.


domingo, 18 de septiembre de 2011

Zinemaldirako gomendio bat


"Sur la planche" filmeko fotograma.

Berria egunkariaren hurrengo loturan aurkitu daitezke sei lagunek egin ditugun zinegomendioak. Pelikula bat hautatu, ikusi eta ondoren komentatu beharko dugu. Marokotik datorren "Sur la planche" hautatu dut nik.



lunes, 5 de septiembre de 2011

Kameratoiaren zazpigarrena

Udako parentesia ireki aurretik (dagoeneko uda joan da, ea orain zer datorren) 7. Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren epaimahaikide izateko gonbitea jaso nuen. Esperientzia interesarria egin zitzaidan partehartzaileen film laburrak ikusi eta epaimahaikideekin batera hain berezia den epaiketa/subjektibotasun ariketa egitea...

Aurtengoan, lehen saria Epaltzaren Alargunak taldeak aurkeztutako "III (Hiru)" lanarentzat izan da. Erraz nabarmendu zen aurkeztutako lanen artean.




Lotura honetan ikusi daitezke 2. eta 3. sariak ere.