miércoles, 15 de diciembre de 2010

Euskal erotismoa



Pasa berri den Durangoko Azokan "Erotismoa sortzailearen begietan" mahainguruan parte hartzera gonbidatu ninduten eta han izan ginen euskal kulturaren erotismoaz mintzatzen. Konlusio bezala edo, euskal kulturan Garibaldi asko eta Casanova gutxi daudela atera liteke. Erotismoa pekatu bezala bizi dela oraindik gure artean. Azken aldian Roland Barthes-en "La cámara lúcida" berriz irakurri dut eta bertan azaltzen da Barthesen punctumaren teoria, erotismoari buruz hitzegiteko ikuspuntu interesgarria iruditzen zaidana. Egile berberaren pasarte bat ekarri nahi dut irudiaren punctum erotikoaren inguruan: "Argazki erotikoan organo sexualek ez daukate lehentasunik. Irudi hauek ikuslea enkoadretik kanpo ateratzen dute, desioa ikusi dezakegunetik baino urrunago dago, markotik at". Bere ustez, erotismoak ausentzia edo egoneza ukigarri bilakatzen du.

"En cadena" behin-behineko izenburu bezala daraman nire azken film laburreko fotograma bat jarri dut goian, ea punctuma somatzen diozuen edo...