viernes, 5 de junio de 2009

Loti ederra esnatu da




"Lo bakarrik" film laburrak bere lehen saria jaso du. Euskarazko film labur onenaren saria irabazi du Amurrion ospatzen den Begibistan jaialdian. Sari banaketa ekitaldiak joko asko eman zuen Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia aktoreen eskutik. Saritu guztiak txapela, txakoliña eta idiazabal gazta batekin irten ginen Amurrioko Antzokitik, Txema Blasco aktoreari egindako omenaldiaren ondoren. Eta bukatzeko afaria, dantza eta freskagarri batzuk dastatu ondoren, denak lo egitera?