miércoles, 3 de diciembre de 2008

"Lo bakarrik" Durangoko Azokan


"Lo bakarrik" fikziozko film laburra izan da Limbusfilmak proiektuaren lehen hazia. Bartzelonako Verdi Zinemak, Donostiako Antzoki Zaharra eta Azpeitiko Matadeixen estreinatu ondoren, abenduaren 6an Durangoko Azokan emango dute, film laburren maratoiaren barruan. 

Bakarrik lo egin ezin duen neska baten insomnio bereziaren inguruko istorioa kontatzen da film labur honetan. 20 lagunez osatutako lantalde bat zuzendu dudan lehen aldia izan da niretzat, adikzio handia sortzen duen esperientzia. Leire Olaran eta Iñigo Iraultza dira antzezleak eta Harkaitz Canoren luma dago gidoian.

Laster jaialdi gehiagotan ikusteko aukera izango da, Madrileko Lolita Peliculitas banatzaileek beraien katalogorako filma aukeratu ondoren.

martes, 2 de diciembre de 2008

"Zinea eta literatura" liburuaren trailerra

Aitzakia ederra izan da. Harkaitz Canok zinea eta literaturari buruzko saiakera bat aurkeztu behar zuen eta liburua zabaltzeko trailer bat egitea pentsatu genuen. Erronka polita izan da, eta hemen dago emaitza. 

Limbusfilmaken lehen book trailerra...