lunes, 9 de octubre de 2017

Cutting-edge filmmaking



As every september in the last few years, I have participated in the XVI International Film Students Meeting during the San Sebastian film festival. Due to the collaboration between the film festival Orona Fundazioa and Mondragon University, I have coordinated a students jury composed by five students from our University that had to give the Orona Award to the most innovative short film in competition.

This students meeting is getting bigger and bigger every year as the festival tries to find and promote new talents from all over the world. We enjoyed of 5 days of programming the 14 short films in competition with Q&As with each film crew invited to the festival, and attended one master class every day by great filmmakers attending the film festival like Raymon Depardon, Todd Haynes and his producer Christine Vachon...

It's great to discover this new filmmakers every year, the selection has been made this time in between more than 200 short films and I usually find more interesting filmic experiences and voices in these short films than in the feature films of the main film festival happening at the same time in Donostia.

The big challenge in the work of coordinating this jury that gives the price to the most cutting-edge short film is to find the definition of what is to be innovative in filmmaking today between the members of the jury. I trie to open their mind to every possibility of the definition of the word... You can innovative by the way you work with your characters, the way you edit, the way you use the sound, the way you cut the story, the way you break the rules... or everything at the same time, and finally making a compelling film.

This time we decided to give the Orona Award to the short film "Zeit der unruhe", by Elsa Rosengren from the Berlin Film Conservatory DFFB. A brilliant satirical film that breaks the rules of the usual news broadcast bringing it to the streets of Berlin with non profesional actors.

I personally also loved the great cinematography of Ines de Lima's 'De madrugada" (Portugal), the acting of the grandmother of the director Martina Juncadella (Argentine) in "Fiora", the wilderness of the catalan "L'home llop" by Lluís Sellarés (Spain), the return of the dead to life in Grigory Kolomitsev's "I'm staying" (Russia), the aerial images by Sylvain Cruiziat and Mila Zhluktenko in "Find, Fix, Finish" and the spirit of Apicahtpong Weerasethakul in the colombian woods directed by Juanita Onzaga in "The jungle knows you better than you do" (Belgium-Colombia).


L'HOME LLOP (Trailer) from Lluís Sellarès on Vimeo.


THE JUNGLE KNOWS YOU BETTER THAN YOU DO - trailer ENG from Juanita Onzaga on Vimeo.




domingo, 8 de octubre de 2017

"Odol gorri" filma prestatzen

Mugaren bi aldetan kokatutako filmak gutxitan egiten dira gurean eta horregatik sartu nintzen Odol gorri film laburraren proiektuan Charlene Favier zuzendariak eskatu zidanean. Charlene zuzendari gazteak Iparraldeko paisaiei, Pasaiako portuari eta bertako pertsonei dien miresmenetik abiatutako proiektua da Odol gorri. Mille et Une Productions ekoizpen etxearentzat service antzeko bat egiten ari naiz Pasaia eta Hondarribiko hainbat lokalizaziotan prestaketa lanak egiten eta euskal aktoreak bilatzen hainbat pertsonaientzako.

Atzo portuko lokalizazioen bila izan ginen, eta bi astetan grabatzen hasiko gara.

Jusqu'ici tout va bien!!!!







Dantzari bakartia (Itzal Zaunka)



"Itzal zaunka" proiektuaren zuzeneko kontzertu bisual batzuk egin ondoren (Donostia, Usurbil), udazkenean etorriko direnen zai gauden bitartean bideoklip batzuk sareratzen jarraitzen dugu. Oraingoan diskako Dantzari bakartia kantarentzat sortutako bideoklipa aurkezten dugu, Marina Scotto dantzariarekin kolaborazioan.

Azaroan beste bideoklip bat argitaratuko dugu.
Bitartean, izan zaunkari!


jueves, 7 de septiembre de 2017

Txakur txikiak

"Itzal zaunka" proiektuaren zuzeneko kontzertu bisual batzuk egin ondoren (Donostia, Usurbil), udazkenean etorriko direnen zai gauden bitartean bideoklip batzuk sareratzen jarraituko dugu. Uda aurretik zuzenean ez den ikusiko bidoeklip hau egin genuen, Harkaitz Cano zaunkari lanetan jarriz.

Urrian beste bideoklip bat argitaratuko dugu.
Bitartean, izan zunkari!


Txakur txiki (bideoklipa) from iban del campo on Vimeo.

martes, 15 de agosto de 2017

John Berger, storyteller

“If I am a storyteller is because I listen. For me a storyteller is like a passer. Like someone who gets contraband across the frontier”.

“But, I mean, that is really the image of the storyteller. Not the novelist, not the fashionable literary creator, but the guy, often nomadic, who goes from place to place and tells stories that he has lived or that he's making up”.

“And that idea of a traveller, that idea of somebody who is completely free from institutions is something also which is contained for me in this term, storyteller. And which in all modesty I try to be myself”.

Nabigatzen, bapatean, ezagutzen ez nuen telebistarako egindako dokumental hau aurkitu dut sarean.


Eta lan hau ikusten nuen bitartean 2003an Livornon John Berger eta beste storyteller kementsuz osatutako koadrilla itzelarekin bizitako denborara jauzi egin dut. Livornoko portuan izan ginen Berger, Gianni Celati, Joaquín Jordá, Atxaga eta Antzerkiola Imaginarioaren "Mundopolski".... Bartzelonako OVNI bideo jaialdiko webgunean dago ikusgai Ixiar Rozas eta Dario Malventiren laguntzarekin egindako "Gezurren labirintoa" dokumentala.

So long, John.




http://desorg.org.dedi2000.your-server.de/titols/laberinto-de-mentiras/


domingo, 28 de mayo de 2017

Chaplin zirkuan

Aspaldi Chaplinen filmik ikusi gabe eta ikaragarri disfrutatu diat THE CIRCUS bere maisulanetako bat ikusten. Film honekin jaso zuen Chaplin handiak bere lehen Oscar-a 1929an, sariok izen hori izan aurretik.

"Versatility and genius in writing, acting, directing and producing" izan ziren saria irabazteko arrazoiak eta nik beste arrazoi bat gehituko nioke: filma egiteko Chaplinek hartutako arriskuetatik bizirik eta onik irtetzeagatik. Ekilibrista bezala trebatu behar izan zen eta filmeko eszena gogoangarrienetako batean ikusiko dugu grabitatearen indarrak desafiatzen tximino koadrilla baten matxinada dela eta. Eta hemen ez dago ez doblerik ez posprodukzio digitalik...



Eta hau gainditu ondoren beste sekuentzia mitiko batean are gehiago arriskatuko zuen gure Chaplinek bere burua. Filma ikusterakoan nire buruari galdetzen ari nitzaion; nola ostia filmatu dute eszena hori?

Sarean zerbait aurkitu dut, dirudienez 200 toma egin behar izan zituen sekuentzia hau amaitu ahal izateko... Eta anekdota mundiala tartean. Lehoia etzanda filmatu nahi zuen, erdi lo, baina lehoiak ez zuen lasaitzeko gogorik. Chaplinek genialidade bat kapela azpitik atera eta ondoan zeukaten organo batean melodia batzuk interpretatuz lortu omen zuen lehoia lokartzea.... Hemen anekdota honen froga eta jarraian sekuentzia.



PD: Fellini handiak bere film kuttunen zerrendan lehen postuan THE CIRCUS zuela jakin ondoren deskubritu eta irentsi dut. Gogokin geratu bazara maisulan hau ikusteko, itzali wifia, sartu mugikorra izozkailuan eta egin jauzi Chaplinen zirku zoragarrira.



http://www.charliechaplin.com/en/films/4-The-Circus/articles/1-Filming-The-Circus